miércoles, 28 de diciembre de 2016

ZORIONAK ETA URTE BERRION!

5.MAILA MARKOLA!

IZURDEA


Izurdeak ia munduko itsaso guztietan bizi diren ugaztunak dira.

Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa. Sudur motza dute.
 Bi edo lau metroko sakontasunetara heldu daitezke.
Ugaztun hauek 200 eta 500 kg arteko pisua izan ditzakete. Espiral zulutik hartzen dute airea, buruaren gainean kokatzen dena. Garuna oso garatuta dute, horregatik hain azkarrak direla esaten da.
Ugaztun hauek begi bat itxita eta bestea irekita dutelarik egiten dute lo, arrain bat ikusten dutenean harrapatzeko.

Igerilari bikain hauek 50 km/h-ko abiadura har dezakete, eta 200 m-ko sakoneraino irits daitezke. Hortz ugari dituzte; (20-28 hortz koniko) goiko eta beheko masail-hezurretan, baina murtxikatzeko ez dituzte erabiltzen.

 Ugaztun hauek elikagaiak harrapatu eta osorik irensten dituzte. Bular aldeko hegatsak 30-50 cm- ko luzerakoak  dira, bizkar aldekoa berriz 23 cm-koak eta atzekoak  60 cm-koak gutxi gora behera.





                                                 EGILEA: HAIZAEA


ELEFANTEA

Ugaztun handienetariko  bat da.

Elefante baten azala 3cm-ko lodiera izan ditzake,  2,7m edo 4m-ko luzeera eta 2.700kg edo 7.000kg-ko pisua. Belarri bakoitzak 2m-ko luzeera eta 2kg-ko pisua du. Elefante bakoitzak 80km egin ditzake egunean.

Gorputza garbitzeko  tronparekin ura hartu eta gorputzetik botatzen dute. Elefantearen tronpa atal deigarriena da,2m baino gehiago neurtzen duelako.

Animali honek ura oso gogoko du gainera, oso ondo igeri egiten du; ibai edo lakuetan bainua hartzen dute normalean.

Elefanteek belarjaleak dira;  elikatzeko egunero 300kg janari jan behar dute eta 100 l ur edan behar dute.

Emeek 20-22 hilabete egoten dira haurdun, ume bat izateko arrak gutxi gorabehera 20 urte izan behar ditu eta emeak berriz 16 urte gutxi gorabehera. Umeak jaiotzen direnean 100kg pisatzen dute eta 1m luzeraz.


Elefanteek Afrikan eta Asian bizi dira.







EGILEA: IZARO

                                               TIGREA

AURKEZPENA:

Ezaugarri fisikoak: tigrearen tamaina eta kolorea motaren arabera aldatzen dira. Siberiako tigrea, tigrerik handiena da, bere isatsa sartuz luzeran  3,8 metro izan ditzake eta 360kg-etara pisuan. Beste aldetik, Bengalako tigrea, 3 luzera-metro neurtzera heldu daiteke eta 250kg pisatzera.

Bere ilearen kolorea ere motaren mendian egonez aldatzen da eta bizi diren zonaren arabera kolorea aldatu egiten da; adibidez, iparretan bizi diren tigreek ilerik argiena dute.

Tigreek 80km/orduko abiadura hartu dezakete.

Informazio orokorra: gutxi gorabera tigreak 20 urte inguruan bizitzen dira. Bengalako eta Sumatrako tigreak gehiago; 20 eta 30 urtetik aldera.

Tigreei ura, asko gustatzen zaie horregatik, egun beroetan bi alditan uretara botatze dira. Gainera igerilari onak dira, ibaiak gurutzatzen dituzte eta uhartetxo hurbiletara joaten dira janaren bila.

Zortzi tigre mota daude: Sumatrako tigrea, Siberiako tigrea, Indotxinako tigrea, Bengalako tigrea, Hegoalde Txinako tigrea, Kaspiarreko tigrea, Baliako eta Javako tigrea.

 DESKRIBAPENA:

Tigreak felino guztien artean handienak eta sendoenak dira. Ehiztari bakartiak dira eta bere lurraldea pixa eta gorotzekin markatzen dute.

Bere orroak oso sendoak dira eta 2km-tako distantzia baino gehiagotara entzun daitezke. Orroak bere kumeei, bere bikoteari deitzeko... erabiltzen ditu.
  
ELIKADURA:

Haragijaleak dira, bereziki basurdeak, oreinak eta buzaloetaz elikatzen dira bestela harrapatzen dutena jaten dute.10 erasoetatik 1 bakarrik harrapatzen du.

Jaio eta gero amaren esneaz elikatzen dira.

 UGALKETA:

2 eta 6 arteko umealdietan jaiotzen dira, kumeek ezin dute ezer ikusi lehen hamar egunetan zehar. Lehenengo bi hilabetetan zehar amaren esnetik ateratzen dute elikagaia. Ez dira bakarrik ehizatzera joaten, 18 hilabete izan arte. 2 eta 3 urterekin denbora guztian amaren ondoan egoten dira.
  
BIZI TOKIA:

Basoetan eta Asiako oihanetan bizi dira: Indonesian, Txinan, Indian, Bangladeshen eta Siberian batez ere.






                                                                           EGILEA: IRATI




NIRE AURKEZPENA

Kaixo lagunak!

 Idatzi honen bitartez zuengana zuzentzen naiz, niri buruzko datu batzuk ezagutu ditzazuen. 
Ni Iker naiz, eta 9 urte ditut. Errenteriko Agustinetan bizi naiz nere guraso eta nere anaiarekin. 

Zaletasun asko ditut,bidaiatzea, lagunekin jolastea,nere anaiekin jolastea gustatzen zait. Futbolera jolastera ere gustatzen zait. Nere anaiak 4 urte ditu, eta  eskolara joatera gustatzen zaigu . 
Koldo Mitxelena Markola da nire eskola. Eskolan laguntza  behar dut eta 3 pertsonek laguntzen didate. 5. mailan nago eta gauz asko egiteten ditugu Adibidez Matematika,Natura zientziak eta euskara. 

Nire eskolako gauz gustokoena Gimnasia da.

Aurten bloga egingo dugu eta guk egindako lanak ikusteko aukera aprobetxatu eta sartu ikusteko.

AGUR ETA LAISTER ARTE!


                                                                     EGILEA: IKER
                       Nire aurkezpena

Kaixo lagunok!

Ni Izaro naiz, 10 urte ditut eta Agustinetan bizi naiz. Koldo Mitxelenako ikasle bat naiz, aurten bostgarren mailan nago.
Nire saletasunak hauek dira: marraztea, patinetan ibiltzea, animaliak ikustea …
Ni etxean dordoka bat daukat eta Lolita du izena, bost
 urte ditu baina oso handia dago.

Nire ama Inma du izena, aita Natxo eta ahizpak Andrea.

Nire lanak eta gelakideenak gustatzea espero dut eta aurkezpena ere.
Gure lanak ikustera gonbidatzen zaituztet.

Animo sartu!


AGUR LAGUNOK!!!

NIRE AURKEZPENA

 

Kaixo! 

Ni Irati naiz eta Errenterian bizi naiz. 10 urte ditut.

Koldo Mitxelenako ikaslea naiz. Urte honetan 5.mailan nago.

Niri gehien gustatzen zaidana Gimnasia Ritmikoa egitea eta patinetan ibiltzea da. Patinetan nebilenean esku muturra hautsi nuen eta hiru aste egon nintzen eskaiola jarrita.

Blog honetan urtean zeharko nire eta gelakideen lanak zintzilikatuko ditugu, denek disfruta dezagun. 

Denen gustokoa izatea espero dut.

Agur!!!                                                                        Irati

NIRE AURKEZPNA

  KAIXO  LAGUNOK!!

Ni Haizea naiz eta 11 urte ditut. Koldo Mitxelenako ikaslea naiz. 5.mailan nago. Errenderian bizi naiz.

Ondo pasatzen dut nire lagunekin. Nire gustuko kirolak patinajea eta saski baloia dira. Arropa erostea ere gustoko dut eta nire dendak Zara edo Mango.

Ahizpa zaharrago bat dut Nahiaizenekoa, asko maite dut.

Ea gogoratu eskolan bloga egingo dugula eta gure lanak ikusteko aukera ederra izango duzutela gura lanak ikusteko.

Animatu eta sartu!

                                                                     EGILEA: HAIZEA

               NIRE AURKEZPENA


KAIXO LAGUNAK! 

Ni Oihane naiz, 10 urte ditut. Errenteriakoa naiz  Koldo Mitxelenako L.H5 mailan nago Markolako auzoan.

Neska alaia eta  batzuentzat oso farregarria. Nire ikasgairik gustokoena gorputz hezkuntza da. Skatean ibiltzea gustatzen zait.  Takoiak erabiltzea eta makilajea aurpegian jartzea ez ditut gustoko.  Errealeko zalea naiz. 

Aurten gure blogean lan guztiak zintzilikatuko ditugu. 
Ea animatu!!!  sartu zaitezte gure lanak ikusteko!!

ESPERO DUT GURE BLOG BERRIA GUSTOKOA IZATE  ETA LAN GUZTIAK IKUSTEA.

 AGUR BERO BAT!

                              EGILEA: OIHANE.O

NIRE AURKEZPENA

Kaixo! 
Ongi etorri denoi!

Urte honetan nire gelako lagunek eta nik bloga egingo dugu. Espero dut gustukoa izatea eta zuek sartzea egindako lanak ikustera.

Ni Gorka dut izena,10 urte ditut. Fanderian bizi naiz nire aita,  ama eta nire arrebarekin, Maria izenekoa, baino ez da bere aurkezpena nirea baizik.

Niri asko gustatzen zait lagunekin gelditzea, kirolak praktikatzea adibidez igeri egitea, saski baloian aritzea … Eta gehien gustatzen zaidana Donostiko zentrora joatea.

Orain nolakoa naizen badakizue, baino!! Ez ahaztu nire lagunen aurkezpenak ikuzteaz.

Animatu eta sartu gu ezagutzera.

                                                  
 Agur!


                                                   EGILEA: GORKA
NIRE AURKEZPENA

Nik Sebi naiz eta 10 urte ditut. Erumanian jaio nintzen. Koldo Mitxelenako 5.mailan nago eta  Agustinatan bizi naiz. 

Nire jolas gustokoena fubola da eta nire jokalari gustokoena Mess . Futbolean jolasten eskuin eta ezkerra naiz. 
Aurten gelan bolg bat sortuko dugu eta egiten ditugun lanak igoko ditugu, zuek irakurtzeko eta ikusteko. 
Zuen gustukoa izango dela espero dugu.

                                Egilea: SEBI

NIRE AURKEZPENA
Kaixo lagunok!

Ni Naroa naiz, 10 urte ditut eta Errenterian bizi naiz. Koldo Mitxelenako 5.mailako ikaslea naiz. 

Niri gehien gustatzen zaidana dantza egitea eta nire familiarekin eta lagunekin ondo pasatzea. 

Aurten gure gelako ikasleek blog bat egingo dugu eta urtean zehar egingo ditugun lanak zuek ikustea eta hauek ikusten ondo pasatzea espero dugu.   

Animatu eta gure blogean sartu gure lanak ikus dezazuten!

AGUR laister arte!


NAROA
JIRAFA

Jirafa, jatorriz Afrikako den ugaztun ungulatua da. Jirafa oreinen eta behien ahaidea da, baina beste familia batean dago sailkaturik, “Girafiden” familian dago. Familia honetan jirafa bera eta bere ahaide hurbilenak okapian soilik daude.

Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban irregularrak ditu.

Jirafa ar helduen batez besteko pisua 1.192 kilokoa da eta eme helduena berriz 823 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metrokoa da eta aurkitutako altuena 6 metrokoa izan  zen eta 2.000 kilo ingurukoa. Dena den jirafa bakoitzak bere altuera eta pisua dauka.

Lepo eta hanka luzeak izan arren, bere gorputza nahiko motza da eta beraien isatsa belaunetaraino iristen da. Mihi luzea du. Begiak oso handiak ditu eta kolorea ikusteko gai dira. Ikusmenarekin batera entzumena eta usaimena ere oso garatuak ditu.

Jirafak belarjaleak dira baina animalien sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ere ikusiak izan dira.

Ugalketa poligamoa da, arrak eme emankorrekin ugaltzen dira. Arrek eme heldu gazteak nahiago dute ugaltzeko. Emankorra diren edo ez jakiteko, euren txiza usaintzen dute.

Ernaldia 400-460 egunez luzatzen da eta emeak kume bat izan ohi du (gutxitan bikiak erditu ditzakete).
Aipagarria da jaio berri den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera izatea, baita jaio eta ordu gutxitara korrika egiteko prest izatea.


Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke.




EGILEA: NAROA CERRILLO





ZALDIA

Zaldia “equidosen” familiako ugaztuna da.

1,50 metro inguruko luzera dute eta 450 kilo inguru pisatzen dute. Ile leuna dute eta ilez estalita daude. Kolore desberdinekoak izan daitezke. Lau oin eta isats luzea dute. Oso handiak izan daitezke. 

Animaliei  janaria gutxika eman behar zaie,  baina, egun batean askotan. Garrantzi handia du bere pisua, adibidez 1,50mko altuera duen zaldi batek 11.50 kilo janari jan beharko ditu, animalia handiagoa edo txikiagoa bada 1kg kendu edo gehitu beharko dugu 5 cm bakoitzeko. Hori horrela izan arren, zaldi bakoitza desberdina da eta bere beharrak desberdinak izaten dira; egiten dituzten aktibitateetan oinarritua. Zaldiek bere usaimena erabiltzen dute janaria aurkitzeko.
Zaldiek, lau urterekin heldutasun sexualera heltzen dira. 


Zaldiak baserri, basoetan eta leku handietan eta belar asko duten lekuetan bizi daitezke.





EGILEA: JONE QUESADA


NIRE AURKEZPENA

Kaixo lagunok!

Ni Jone naiz, 10 urte ditut. Errenterian bizi naiz eta Koldo Mitxelenako Markolako 5.mailako ikaslea naiz.

Gustoko dut nire lagunekin jolastea eta zumba egitea. Zumba egitera joaten naiz eta ekainean aktuazio bat eginten dut.

Aurten 5.mailako ikasleek blog bat egingo dugu eta kurtsoan zehar egiten ditugun lanak azalduko ditugu.

Espero dut nere aurkezpena gustatzea eta hemendik aurrera aurkezten ditugun lanak zuen gustukoak izatea.

Gonbidatzen zaituztegu hauek ikustera eta gure blogan sartzea!!



EGILREA: JONE
 AZERIA

Azeriak (Vulpes) txakurren familiako ugaztun txikiak dira.

Azeria katuak bezalako begiak dituzte, geldirik dauden gauzak ez dituzte ondo ikusten, baino gauez ez dute arazoirik ikusteko. Usaimen oso ona dute. Belarriak alde guztietara mugitu ditzakete; soinu baxuak eta urrutiko soinuak entzun ahal izateko. Gorputz arinak larruz estalita daude.

Azeriek gauez ehizatzen dute, bere usaimen eta entzumenari esker. Gainera, denetarik jaten dute: haragia, intsektuak, zizareak, txorien arrautzak , txori-kumeak, saguak, hegazti handiak, untxiak…eta batzuetan fruituak baita ere.

Neguaren hasieratik erdialdera bikotean bizi dira. Emeak hilabete eta erdi eramaten ditu kumeak sabelean. Hiru kumetik zortzira izaten dituzte normalean. Arra emearekin egoten da kumeak elikatzeko. Kumeak jaiotakoan larru beltz batez estalitak daude, hamalau egun eduki arte ez dute begirik irekitzen eta sei asterekin gordelekua uzten dute.

Kumeak amak zaintzen ditu normalean. Bi asterekin 1kg pisatzen dute.

Azeriak ezkutuan egiten dute bere gordelekua. 

Azeriak basoetan bizi dira.



                         Egilea: GORKA GASCO