miércoles, 28 de diciembre de 2016

 AZERIA

Azeriak (Vulpes) txakurren familiako ugaztun txikiak dira.

Azeria katuak bezalako begiak dituzte, geldirik dauden gauzak ez dituzte ondo ikusten, baino gauez ez dute arazoirik ikusteko. Usaimen oso ona dute. Belarriak alde guztietara mugitu ditzakete; soinu baxuak eta urrutiko soinuak entzun ahal izateko. Gorputz arinak larruz estalita daude.

Azeriek gauez ehizatzen dute, bere usaimen eta entzumenari esker. Gainera, denetarik jaten dute: haragia, intsektuak, zizareak, txorien arrautzak , txori-kumeak, saguak, hegazti handiak, untxiak…eta batzuetan fruituak baita ere.

Neguaren hasieratik erdialdera bikotean bizi dira. Emeak hilabete eta erdi eramaten ditu kumeak sabelean. Hiru kumetik zortzira izaten dituzte normalean. Arra emearekin egoten da kumeak elikatzeko. Kumeak jaiotakoan larru beltz batez estalitak daude, hamalau egun eduki arte ez dute begirik irekitzen eta sei asterekin gordelekua uzten dute.

Kumeak amak zaintzen ditu normalean. Bi asterekin 1kg pisatzen dute.

Azeriak ezkutuan egiten dute bere gordelekua. 

Azeriak basoetan bizi dira.



                         Egilea: GORKA GASCO





No hay comentarios:

Publicar un comentario