miércoles, 28 de diciembre de 2016

                                               TIGREA

AURKEZPENA:

Ezaugarri fisikoak: tigrearen tamaina eta kolorea motaren arabera aldatzen dira. Siberiako tigrea, tigrerik handiena da, bere isatsa sartuz luzeran  3,8 metro izan ditzake eta 360kg-etara pisuan. Beste aldetik, Bengalako tigrea, 3 luzera-metro neurtzera heldu daiteke eta 250kg pisatzera.

Bere ilearen kolorea ere motaren mendian egonez aldatzen da eta bizi diren zonaren arabera kolorea aldatu egiten da; adibidez, iparretan bizi diren tigreek ilerik argiena dute.

Tigreek 80km/orduko abiadura hartu dezakete.

Informazio orokorra: gutxi gorabera tigreak 20 urte inguruan bizitzen dira. Bengalako eta Sumatrako tigreak gehiago; 20 eta 30 urtetik aldera.

Tigreei ura, asko gustatzen zaie horregatik, egun beroetan bi alditan uretara botatze dira. Gainera igerilari onak dira, ibaiak gurutzatzen dituzte eta uhartetxo hurbiletara joaten dira janaren bila.

Zortzi tigre mota daude: Sumatrako tigrea, Siberiako tigrea, Indotxinako tigrea, Bengalako tigrea, Hegoalde Txinako tigrea, Kaspiarreko tigrea, Baliako eta Javako tigrea.

 DESKRIBAPENA:

Tigreak felino guztien artean handienak eta sendoenak dira. Ehiztari bakartiak dira eta bere lurraldea pixa eta gorotzekin markatzen dute.

Bere orroak oso sendoak dira eta 2km-tako distantzia baino gehiagotara entzun daitezke. Orroak bere kumeei, bere bikoteari deitzeko... erabiltzen ditu.
  
ELIKADURA:

Haragijaleak dira, bereziki basurdeak, oreinak eta buzaloetaz elikatzen dira bestela harrapatzen dutena jaten dute.10 erasoetatik 1 bakarrik harrapatzen du.

Jaio eta gero amaren esneaz elikatzen dira.

 UGALKETA:

2 eta 6 arteko umealdietan jaiotzen dira, kumeek ezin dute ezer ikusi lehen hamar egunetan zehar. Lehenengo bi hilabetetan zehar amaren esnetik ateratzen dute elikagaia. Ez dira bakarrik ehizatzera joaten, 18 hilabete izan arte. 2 eta 3 urterekin denbora guztian amaren ondoan egoten dira.
  
BIZI TOKIA:

Basoetan eta Asiako oihanetan bizi dira: Indonesian, Txinan, Indian, Bangladeshen eta Siberian batez ere.






                                                                           EGILEA: IRATI


No hay comentarios:

Publicar un comentario