miércoles, 28 de diciembre de 2016

ZALDIA

Zaldia “equidosen” familiako ugaztuna da.

1,50 metro inguruko luzera dute eta 450 kilo inguru pisatzen dute. Ile leuna dute eta ilez estalita daude. Kolore desberdinekoak izan daitezke. Lau oin eta isats luzea dute. Oso handiak izan daitezke. 

Animaliei  janaria gutxika eman behar zaie,  baina, egun batean askotan. Garrantzi handia du bere pisua, adibidez 1,50mko altuera duen zaldi batek 11.50 kilo janari jan beharko ditu, animalia handiagoa edo txikiagoa bada 1kg kendu edo gehitu beharko dugu 5 cm bakoitzeko. Hori horrela izan arren, zaldi bakoitza desberdina da eta bere beharrak desberdinak izaten dira; egiten dituzten aktibitateetan oinarritua. Zaldiek bere usaimena erabiltzen dute janaria aurkitzeko.
Zaldiek, lau urterekin heldutasun sexualera heltzen dira. 


Zaldiak baserri, basoetan eta leku handietan eta belar asko duten lekuetan bizi daitezke.





EGILEA: JONE QUESADA

No hay comentarios:

Publicar un comentario