miércoles, 28 de diciembre de 2016

JIRAFA

Jirafa, jatorriz Afrikako den ugaztun ungulatua da. Jirafa oreinen eta behien ahaidea da, baina beste familia batean dago sailkaturik, “Girafiden” familian dago. Familia honetan jirafa bera eta bere ahaide hurbilenak okapian soilik daude.

Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban irregularrak ditu.

Jirafa ar helduen batez besteko pisua 1.192 kilokoa da eta eme helduena berriz 823 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metrokoa da eta aurkitutako altuena 6 metrokoa izan  zen eta 2.000 kilo ingurukoa. Dena den jirafa bakoitzak bere altuera eta pisua dauka.

Lepo eta hanka luzeak izan arren, bere gorputza nahiko motza da eta beraien isatsa belaunetaraino iristen da. Mihi luzea du. Begiak oso handiak ditu eta kolorea ikusteko gai dira. Ikusmenarekin batera entzumena eta usaimena ere oso garatuak ditu.

Jirafak belarjaleak dira baina animalien sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ere ikusiak izan dira.

Ugalketa poligamoa da, arrak eme emankorrekin ugaltzen dira. Arrek eme heldu gazteak nahiago dute ugaltzeko. Emankorra diren edo ez jakiteko, euren txiza usaintzen dute.

Ernaldia 400-460 egunez luzatzen da eta emeak kume bat izan ohi du (gutxitan bikiak erditu ditzakete).
Aipagarria da jaio berri den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera izatea, baita jaio eta ordu gutxitara korrika egiteko prest izatea.


Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke.




EGILEA: NAROA CERRILLO





No hay comentarios:

Publicar un comentario